Villatuertako Udalak eskola publikoan D eredua irekitzeko eskaria egin dio Hezkuntzari
Gizartea
Maite de Felipe Suso
2026-10-21 14:40
Villatuertako Udalak eskola publikoan D eredua irekitzeko eskaria egin dio Hezkuntza Departamentuari. Zehazki, 2027-2028 ikasturtetik aurrera San Veremundo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan D ereduko lerro bat irekitzeko eskatu du.
Helburuen artean, Villatuertako Udalak idatzian azaldu duenez, “landa eremuko eskolak indartzen jarraitzea eta haur eskolako haurrek euskarazko ereduari jarraipena emateko aukera izatea” daude. Izan ere, gaur gaurkoz ez dago aukera hori Villatuertan, eta bertako familiek Lizarrako ikastetxe publikora bidali behar dituzte haurrak egunero, euskaraz ikas dezaten.
Horiek horrela, eskaera PSN alderdiko Maria Jose Calvo alkateak erregistratu du. Hala ere, lanari lotutako arrazoiak direla eta, Calvok alkatetza utziko du aste honetan, eta PSNko Maria Garinek hartuko du haren lekua. Beraz, eskaerak aurrera egiten dezan, Garinek eman beharko ditu hurrengo urratsak.