Skip to main content

Gizon batek emaztea erail du Iruñean, Sarrigurenen

Emakumea

Leire Llano eta Gaizka Leitza

2026, ots. 23 - 14:02

Elkarretaratzeak gauzatu dituzte igande honetan Iruñean, ostiralean Sarrigurenen gertatutako erailketa matxista gaitzesteko. Eguerdiko 12:00etan Iruñerriko Mugimendu Feministak deitu du protesta eta goizeko 11:30ean, berriz, Itaiako kideek.
Erailketa matxista ostiralean gertatu zen. Gizon batek bere emaztea hil zuen, baita ama larriki zauritu ere. Hiltzailea egunean bertan atxilotu zuten eta astelehen honetan utzi dute epailearen esku. 2023az geroztik 25 erailketa matxista egin dituzte gizonezkoek Nafarroan.
Iruñerriko Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzeak ordu erdi iraun du eta lehenengo hamabost minutuak isilik pasa dituzte, biktimaren omenez. Horren ondoren kolektiboko bozeramaileak adierazpenak eman ditu eta erailketa gaitzetsi du. “Erailketa hau banatze prozesu baten testuinguruan gertatu da. Patriarkatuak gizonei ematen dien zigorgabetasunak eta jabe izatearen usteak elikatzen du indarkeria hau”, esan du bozeramaileak.
Bestalde, Itaiako kideek esan dute argi dutela ez dela kasu isolatu bat, “indarkeria matxista egiturazko arazoa da bizi dugun sistema kapitalistan, eta emakume langileon bizitza kolpatzen jarraitzen du egunero”.
Astelehen honetan, arratsaldeko zazpiretan, elkarretaratzeak deitu dituzte (burutu dira) Bilboko Arriaga plazan, Donostiako Bulebarrean eta Gasteizko Andramari Zuriaren plazan, baita euskal herriko bestte hainbat herri eta auzoetan ere.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista