Skip to main content

Atxilotu egin dute Zizur Nagusian hildako emakumearen senarra

Emakumea

Irune Rejano Oyarzun

2025, uzt. 31 - 12:07

Guardia Zibila 78 urteko emakume baten heriotza ikertzen ari da Zizur Nagusian, Nafarroan.

Bere bikoteak eman zuen abisua, 85 urteko gizonak SOS Nafarroara deitu zuen, biak hilda zeudela esanez, agenteek emakumearen hilotza aurkitu zuten ohean etzanda eta manipulazio-zantzuekin.

Gizonak diskurtso inkoherentea erakutsi zuen, hainbat proba mediko egin eta gero, patologia larririk atzeman gabe atxilotu egin zuten.

Ikerketa zabalik dago oraindik, gertatutakoa argitzeko. Indarkeria matxistagatik aldez aurretik salaketarik jarri ez duten arren, agintariek uste dute genero-indarkeria kasu posible bat izan daitekeela.

Ikerketak aurrera jarraitzen du, eta baieztatzen bada, indarkeria matxistak Euskal Herrian eragindako bosgarren biktima izango litzateke 2025ean.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista