Skip to main content

Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea: 'Batzar ireki bat egingo dugu egun batzuk barru, bertan izango da Statkraft'

Ekonomia

90 milioi euroko inbertsioa eginda, bi parke eoliko eraiki nahi ditu Euskal Herrian Statkraft multinazional norvegiarrak. 2027rako aurreikusten da jarriko direla martxan.

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak adierazi du batzar ireki bat egingo dutela egun batzuk barru informazioa zabaltzeko, eta bertara gonbidatu dutela Statkraft enpresa sustatzailea. Proiektuaren inguruan, bi proiektu berritzaile azpimarratu dituzte; alde batetik, proiektuaren sustatzailea Noveriako enpresa publikoa dela, eta bestetik, energia munduan, lehen aldiz, energiaren demokratizazio eta lankidetza baten inguruan hitz egiten dela. Berebat, adierazi du proiektuak bide bat irekita uzten duela parte-hartzerako, eta aukera hori “berritzaile” bezala ikusten dutela.

Parke eolikoaren kokapen zehatzaren inguruan oraindik ezin omen dute ezer esan, kokapenak definitiboak izateko tramitazio administratibo bat egin behar delako eta oraindik ez da martxan jarri.