Skip to main content

Ziortza Berrioteagortua, Minbiziaren Aurkako Elkartea: "Pertsona bakoitzak era ezberdinean kudeatzen du gaixotasuna"

Elkarrizketa

2026, ots. 16 - 13:02

Eshter Alvarez eta Ziortza Berrioteagortua izan dira Hamaikako platoan, bularreko minbiziaz hizketan. Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteko kide dira biak; Alvarez Psikologia arduraduna da bertan eta Berrioteagortua boluntario gisa dabil egun, duela hamar urte gaixotasuna diagnostikatu ostean.

Prebentzioaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute biek, bai eta babes-sareak izatearena ere. Zentzu horretan, minbiziaren prozesua pasa bitarte beste paziente batzuekin elkartu eta sentitutakoa elkarbanatzearen onura ere plazaratu du Berrioteagortuak; izan ere, azkenenan "pertsona bakoitzak era ezberdinean kudeatzen du gaixotasuna", baina kudeaketa horretarako erremintak elkarbanatzea edota"hitz egiteko espazio segurua" edukitzea oso baliagarria dela baieztatu du.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista