Skip to main content

Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritza: "Hainbat motatako familiak dauzkagu eta gure helburua guztiak kontutan hartu eta laguntzea izan behar du"

Elkarrizketa

2026, mar. 02 - 10:03

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordea izan da Hamaikan, EAEko Gobernuaren V. Familia, Haurtzaro eta nerabezaroari buruz hizketan, baita adingabeei eragiten dien beste hainbat kontuz ere, sare sozialetarako sarbidea, kasu.

Azken plan honek hainbat motatako familiak kontuan hartu dituela azpimarratu nahi izan du Legarretak, egitura tradizionaletik haratago; besteak beste, guraso bakarrekoak. "Gaur egungo familiak zein motatakoak diren" aztertu ostean, "euskal familiak gero eta anitzagoak direla" ondorioztatu dute eta Jaurlaritzaren "helburua guztiak kontutan hartu eta laguntzea" izan behar duela adierazi du.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista