Durangoko Azokak ateak itxi ditu, lau egun arrakastatsuren ondoren
Durangoko Azoka 2025
Udane Arbeo
2025, abe. 08 - 17:12
Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitari igaro dira Durangoko Azokatik, Kulturaren Jaialditik. Antolatzaileek gune guztien arrakasta nabarmendu dute, baita Azoka egunetatik harago egitasmoak euskal kulturan duen garrantzia. Behin aurtengoari agur esanda, Euskal Herriko kulturzale guztiei dei egin diete urte osoan jo dezaten euskal kulturara. 61. Durangoko Azoka 2026ko abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.