Skip to main content

Nafar Away: Baztan

Nafar Away

Gaurko Nafar Away saioan Baztan ezagutzeko aukera izan dugu. 13 udalerrik osatzen dute Baztan, eta guk horietatik lau bisitatu ditugu. Goizean goiz, Iruritako Arkupe gozotegian sartu gara txokolatea daztatzera eta Mattinek 'Urrakin Egiña' nola egiten den azaldu digu. Hortik, Arizkunera joango gara, eta Albarok Arizkun Rock jaialdiaren inguruan hitz egin digu. Gero, Cesareo ezagutu dugu, zizelari fina. (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea ezagutzen duzue? Arizkunen antolatzaileekin kideekin egon gara. Amaiurko gaztelua, Nafarroako Erresumaren azken erresistentzia gunea, ezagutu dugu Mariamekin, eta azkenik, Elizondora joan gara Baztandarren Biltzarra zer den deskubritzera.

Nafar Away saio guztiak ikusi nahi? Ikusi nahieran!