Nafar Away

ERRONKARI

Nafar Awayko azken saioa da gaurkoa. Ezin genuen saioa amaitu Pirinioaldea bisitatu gabe, eta Erronkariko bailara ezagutzera joan gara. Lehenengo Izabako Kontiendaraino igo gara bertako paisaiaz gozatzera. Bertan, Gemma eski eskolako begiralearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Gero, berotan sartzeko kafetxo bat hartu dugu Elenarekin Marruzuri tabernan. Ondoren, Pirinioetako garagardo artisauaz gozatzeko aukera izango dugu Josetxorekin. Azkenik, Patriciak inguruko sekretu guztiak kontatuko dizkigu.
ERRONKARI
ERRONKARI
ERRONKARI
ERRONKARI

SAKANA

Gaurko Nafar Away saioan Sakanako lau herri bisitatuko ditugu. Etxarri-Aranatzen Aitor Zubieta pilotari ohia ezagutuko dugu. Gero, Arbizun bertako txistorra nola egiten den ezagutzeko aukera izango dugu Ainara Goikoetxearekin. Ondoren, Iker Uribe Arruazun egiten ari den murala ikusiko dugu, eta azkenik, Iturmendiko gazteekin hitz egiteko aukera izan dugu.
SAKANA
SAKANA
SAKANA
SAKANA

IRUNBERRI

Gaurko Nafar Away saioan Irunberri eta herriaren inguruko guneak bisitatuko ditugu. Lehengo, Irunberriko arroilez gozatzeko aukera izango dugu Iñigo Urbinarekin. Gero, Ivan Perez herriko txarangako kidearekin hitz egingo dugu, eta ondoren, Izaskun Aldazek Arangoitiko ikastolaren historia azalduko digu. Eguna amaitzeko, Yasmin Khrisek zaldian ibiltzeko aukera izan du Maider Elavarekin.
Irunberri
Irunberri
Irunberri
Irunberri

BAZTAN

Gaurko Nafar Away saioan Baztan ezagutzeko aukera izan dugu. 13 udalerrik osatzen dute Baztan, eta guk horietatik lau bisitatu ditugu. Goizean goiz, Iruritako Arkupe gozotegian sartu gara txokolatea daztatzera eta Mattinek 'Urrakin Egiña' nola egiten den azaldu digu. Hortik, Arizkunera joango gara, eta Albarok Arizkun Rock jaialdiaren inguruan hitz egin digu. Gero, Cesareo ezagutu dugu, zizelari fina. (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea ezagutzen duzue? Arizkunen antolatzaileekin kideekin egon gara. Amaiurko gaztelua, Nafarroako Erresumaren azken erresistentzia gunea, ezagutu dugu Mariamekin, eta azkenik, Elizondora joan gara Baztandarren Biltzarra zer den deskubritzera.
Baztan
Baztan
Baztan
Baztan

MALERREKA

Aste honetako Nafar Away saioan Malerrekara joango gara, eta hainbat geldialdi egingo ditugu. Lehenengoa, Zubietan, Imatxo ezagutuko dugu eta talo bikainak egingo dizkigu, eta Urrotzen, Ibai abeltzainarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Donezteben, Jokin eta Ionek Laxoa zer den erakutsiko digute; gero, Donamariako konbentura joango gara eta Olatzek nola bizi diren azalduko digu. Azkenik Pleura taldea entzuteko aukera izango dugu. Ezin duzu galdu!
Malerreka
Malerreka
Malerreka
Malerreka

LESAKA

Lesaka ezagutu dugu saio honetan. Hasteko, Maddi Ane Txoperena kazetari eta idazlearekin elkartu gara, eta literaturaz, euskalkiez eta mugalari izateaz hitz egin digu. Gero, Martxel Rodrigez dantzariak bertako dantza tipikoa erakutsi digu, eta hain zuzen, dantza hori egiten den lekuan elkartu gara Irantzu Pastor argazkilariarekin eta Ladis Satrustegi Lesakako alkatearekin. Amaitzeko, mendialdera ere joan gara, eta bertan, Hasier Irazoki ezti ekoizela eta Agoitz Altzugarai ezagutu ditugu. Ez galdu!
Lesaka
Lesaka

BARGOTA


Nafar Away saioan Bargota bisitatuko dugu. Errioxako mugatik gertu dagoen herri txikia da, baina gauza asko dituzte kontatzeko. Hasteko, Biurko ardotegia ezagutuko ditugu Koldorekin. Gero, herriko hainbat txoko bisitatuko ditugu Mariarekin, eta gainera, herriko kondaira misteriotsuen berri emango digu Mikelek.

LEKUNBERRI


Nafar Away saio honetan Lekunberri eta inguruko txokoak ezagutu ditugu. Hasteko, Mendukilo Kobazuloak bisitatuko ditugu Amaiarekin. Gero, Anatxonea gaztandegia joango gara, eta bertan, Nicasiak azalduko digu gazta egiteko prozesua zein den. Ondoren, bai, Lekunberrira ailegatuko gara eta Oskar Estanga artistarekin arituko gara bertsolaritzaz. Bertso-rap bat ere eskainiko digu! Azkenik, Larraungo Printza gune autogestionatua ezagutuko dugu Aitorrekin.
Lekunberri
Lekunberri
Lekunberri

TAFALLALDEA


Nafar Awayko saio honetan Tafallara joango gara, baina bi geldialdi egingo ditugu aurretik: San Martin Unx-en eta Uxuen. San Martin Unx-en Jotas ezagutuko dugu, Ondalan kooperatibako kidea. Gero, Eguzkiñek Uxue herria erakutsiko digu. Horren ondoren, Tafallara joango gara eta bertan Alaitzek Yasmineri azalduko dio zer diren erraldoiak. Amaitzeko, Haizeak Agerraldiaren inguruan hitz egingo digu.
Tafallaldea
Tafallaldea
Tafallaldea

LIZARRA


Nafar Away saio honetan Lizarrara joango gara. Evarekin Lizarrako txokoak ezagutuko ditugu, eta Bittorren gozotegira ere eramango gaitu. Gero, Garvik kaleak nola apaintzen dituen ere ikusiko dugu, eta Gorkarekin batera eskalatzen ere ibiliko gara Mugituko kideen rokodromoan. Eguna amaitzeko, Arroitzera joango gara, eta bertan Saioarekin eta Andonirekin ilunabarreko paisaiaz gozatuko dugu.
Lizarra
Lizarra
Lizarra
Lizarra
Lizarra

TUTERA


Tuteran ekin diogu NafarAway saioko bidaiari! Gaiteroen elkarteekoa den Jabitxurekin eta Paloteadoko kidea den Amaiarekin hitz egin dugu, eta Olentzerorekin egoteko zortea ere izan dugu. Gainera, Argia Ikastola ere ezagutuko dugu eta Eutsi musika taldeko kideekin ere egon gara.
Tutera
Tutera
Tutera