Skip to main content

Begoña Errazti: "Osasun mentala lantzen duen fundazio espezifiko bakarra da Eragintza"

Gure begiz

Begoña Errazti eta Marta Gaztelu-Iturri Eragintza fundazioko kideak dira; buru osasunaren estigmatizazioaren aurka egiten dute lan, eta Hamaika Telebistan elkarrizketatu ditugu. Lagundutako laneratze prozesuak egiten dituzte, buru osasuna duten pertsonen "autonomia eta independentzia ekonomikoa bermatzea helburu". Izan ere, gizarte demokratiko batean pertsonen eskubideak "defendatu eta posibilitatu behar" direla azpimarratu du Erraztik. Nabarmendu du buru osasunaren arloan lan egiten duen elkarte bakarrra dela Eragintza.


Erraztik nabarmendu du emaitza "onak" lortu dituztela: "849 pertsonekin egin genuen lan iaz eta 120 kontratu lortu genituen". Azaldu duenez, pertsona hauen autonomia ekonomikoa bermatzeko onura "gizarte osoarentzat" da, enpresak barne.

Buru osasunareko lotutako gaitzen bat dutenei Eragintzarekin kontaktuan jartzeko gonbidapena luzatu die Erraztik: "Agian gu ez gara behar duzuna, baina lagunduko dizugu bizitza normalizatu bat izatea posible delako".