Skip to main content

Andrea Bartolo, AZET: 'Etxebizitza Legea utopia da; hitz politak bai, baina tresna gutxi ditu'

Elkarrizketa

Andrea Bartolo AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Etxebizitzaren aferari heldu diogu; besteak beste, Madrilek legealdi honetarako hitzeman duen Etxebizitza Legeaz eta honek dituen zirrikitu, muga eta blokeo egoerari buruz. Baita Udalek zein Eusko Jaurlaritzak etxebizitza eskubidea bermatzeko dituzten erantzunkizunez eta ezarri ditzaketen neurriez.

Horretaz haratago, etxebizitza arazoan sakondu dugu espekulazio prozesuari so eginez; eta honek gizarte mailan sortzen dituen ondorioei erreparatu diegu Bilbo ardatz hartuta.