Sarek 'Helmuga Ibiltaria'-ri ekin dio urtarrilaren 9ko manifestazioaren garrantziaz ohartarazteko
Politika
Xabi Ealo
Sare Herritarrak 'Helmuga Ibiltaria'ri ekin dio Bilbon eta 'Helmuga denak etxera' lelopean beste hiriburuetan ere agerraldiak egin ditu urtarrilaren 9an Bilbon egingo duten manifestazioaren garrantziaz jabetzeko.
Hiriburuetan hainbat erakunde, elkarte eta sindikaturekin batera egingo dituzte agerraldiak, Sareren ibilbidean ondoan izan direnak hain zuzen.
Sarek nabarmendu nahi izan du oraindik ere 112 preso daudela, hortaz, arrazoi horiek daudela kaleak betetzen jarraitzeko, kontuak kontu, oraindik ere lana badagoela egiteko dio elkarteak.
Argi utzi nahi izan dute etapa bat itxi nahi dutela, eta ixteko, mobilizazioak beharrezkoak izateari utziko dioten agertokia lortzeko aurrera egin behar dutela.
Hitzordua, beraz, hurrengo urtarrilaren 9an jarri du Sarek, urteroko manifestazioa nazionalean.

















