Raimundo el Canastero taldeko bost kideak absolbitu dituzte
Politika
Irune Rejano Oyarzun
2025, urr. 01 - 15:10
Lizarrako Epaitegiak absolbitu egin ditu Raimundo el Canastero taldeko bost kideak, 2024an Marta Ruiz de Alda alkateak ‘Beef D 'Alda’ abestiagatik jarritako salaketagatik.
Joan den irailaren 9an egin zieten epaiketa Lizarran bertan. Fiskaltzak absoluzioa eskatu zuen taldeko bi kiderentzat, baina isuna eskatu zuen gainerako hiru auzipetuentza. Azkenean, bostak absolbitu dituzte. Epaile berdinak 'Bajadikako 27' gazteen aurkako kasua artxibatu du baita ere.

