Skip to main content

Olarizuko gertaerek gatazkaren konponbidea urrundu dutela salatu dute Gasteizko lorezainek

Politika

Maite de Felipe Suso

2025, ira. 12 - 14:09

Gasteizko lorezainek 5.098 sinadura entregatu dituzte udalaren bulego teknikoetan. Horien bitartez, udala gatazkaren konponbidean inplikatzea espero dutela adierazi dute. Era berean, Gasteizko jaietan jasotako babesa eskertu dute, herritarrena eta albokariena, baita Fermin Muguruzak bere kontzertuan helarazitako babesa ere.

Udalak azpikontratatutako Enviser enpresako langileek nabarmendu dute greba mugagabearen aldeko babes soziala oso zabala izaten ari dela. Bestalde, salatu dute pasa den asteazkenean Olarizuko zelaietan gertatutakoak behin betiko konponbide bat lortzeko aukera are gehiago zaildu duela.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista