Skip to main content

Naiara Gutierrez eta Iñigo Arriandiaga proposatu dituzte Santurtziko eta Galdakaoko EH Bilduko alkategai izateko, hurrenez hurren

Politika

Xabi Ealo

2026-10-21 11:59

Hauteskunde ziklo betean, EH Bilduk iragarri du Santurtziko eta Galdakaoko mahai politikoek Naiara Gutierrez eta Iñigo Arriandiaga proposatu dutela bi herrietako alkategai izateko, hurrenez hurren.

Santurtziko bilkideek diote Naiara Gutierrez proposatuta, beste ziklo bat irekitzen zaiola koalizioari bertan; izan ere, alderdiak ohar bidez jakitera eman duenez, “Naiara Gutierrez da Santurtzik merezi duen aldaketa lideratzeko pertsona egokiena, EH Bilduren balioak bereak egiteaz gain, udalaren eskarmentua eta etapa berrirako ilusioa biltzen baititu”.

Galdakaon, aldiz, azken zortzi urteetako bideari jarraitu nahi dio Iñigo Arriandiaga egungo alkateak, bera proposatu baitu Galdakaoko mahai politikoak, “bi legegintzaldietan duen lidergoa eta esperientzia zabala oinarri hartuta”. Zentzu horretan, uste du “proiektua gidatzen jarraitzeko eta hurrengo legegaldian udalerriaren erronkei erantzuteko profilik egokiena duela”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista