Martxoak 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa eraikitzeko obrekin hastea onartu du patronatuak
Politika
Maite de Felipe Suso
2025, abe. 16 - 13:12
Martxoak 3 fundazioko patronatuak Gasteizko San Frantzisko elizako obren exekuzioa onartu du. Bertan, sarraskiaren Biktimen Oroimenezko Zentroa eraikiko dute. Hala iragarri du Maider Etxebarria Gasteizko Alkateak astelehenean patronatuarekin bildu ostean. Esandakoaren arabera, “ balio historiko eta emozional sakona izango duen toki baten eraikuntza” izango da.