Skip to main content

Lau kazetari deklaratzera deitzeko eskatu dute GEBk eta Josu Mujikaren familiak

Politika

Irati Alvarez

2025, uzt. 29 - 11:07

Uztailaren 30ean 50 urte beteko dira Josu Mujika Aiestaran hil zutela, Madrilen, Poliziaren sarekada batean. Sarekada hartan parte hartu izana aitortu izan du jendeaurrean zein hedabideetan Mikel Lejarza El Lobo ETAn infiltratutako poliziak. Senideek eta Giza Eskubideen Behatokiak kereila jarri zuten haren aurka Madrilgo 12. Auzitegian, eta prozedurak aurrera jarraitzen du. GEBehatokiak nabarmendu du kereila horrek bere bidea egin eta zigorrera irits daitekeela, «bunker judizial negazionistan arrakala bat irekitzeko». Halaber, hiru kasuren bidea ireki dezakeela gehitu du: Andoni Campillo Alkortarena, Jon Paredes Manot Txikirena eta Moncho Reboiras Noiarenarena.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista