Skip to main content

“Kolokan” Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren eskumenei buruzko ostiraleko bilera

Politika

Maite de Felipe Suso

2026, urt. 14 - 10:01

Ostiral honetan biltzekoak dira Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua, transferentziak gauzatzeko batzordean. Hala ere, badirudi bilera “kolokan” dagoela orain. Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaile eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, momentuz, asteazkena izanik, Jaurlaritza ez dago prest bilerara aurkezteko, ez baitago ados Madrilek egindako zenbait proposamenekin. Antza, horiek ez dira aurreko urteko uztaileko “itun instituzionalean” sinatu zituztenak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista