Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak omenaldia egingo dio Carlos Garaikoetxea Lehendakari ohiari

Politika

Irene Garitagoitia Beitia

2025, api. 10 - 15:04
Eusko Jaurlaritzak omenaldia egingo dio Carlos Garaikoetxea Lehendakari ohiari Ajuria Enean. Ekainaren 16an ekitaldi instituzionala egingo du, Lehendakariaren lehen Gobernuaren 45.urteurrena eta estatutu-aldiko lehen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren lehen bilera direla eta.

Baieztatu dutenez, Imanol Pradales lehendakaria izango da ekitaldi horren buru. Lehendakaritzak jakinarazi du, ekitaldia aurrera eramateko, Ajuria Enea Jauregia aukeratu izana, ia lau hamarkadako diktadura eta errepresioaren ostean garai berri bateko ikurra delako izan dela. Horren harira, Lehendakariak adierazi du, Garaikoetxeak gidatutako lehen Gobernu horrek, ezegonkortasun politiko eta sozial izugarrizko egoerari aurre egin ziola, ilusioak eta itxaropenak markatuta, baina, baita zalantza sakonek ere, orduan jarri baitziren herri moderno eta demokratiko baten oinarriak.

Nabarmendu du, gainera, lehen Eusko Jaurlaritzaren lan horri esker lekukoa hartu dutenek
oparotasunean eta ongizatean hazten jarraitzeko tresnak izan dituztela. Horrela, gaitasun horiek indartzen eta zabaltzen jarraitu behar dutela gogorarazi du. Carlos Garaikoetxea 1980ko apirilaren 9an izendatu duten Jaurlaritzako lehen lehendakaria. Legegintzaldi horretan, Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu zen eta Osakidetza, EiTB eta Ertzaintza
sortu ziren. 1984ko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren berriro izendatu zuen lehendakari, baina 1985ko urtarrilean kargua utzi zuen. 1986an Eusko Alkartasunako zerrendaburu izan zen Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Sortu berria zen alderdiak 13 eserleku lortu zituen.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista