Skip to main content

Espainiako trantsizioko “espiritua berreskuratzeko” beharra planteatu du Urkulluk

Politika

Ane Garitaonandia

2023, ira. 06 - 07:09

Espainiako Estatuko trantsizioaren "espiritua" berreskuratzea da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak proposatutako konbentzio konstituzionalaren oinarrietako bat. “Espiritu” hark autonomia erkidego komunak eta erkidego historikoak bereizten dituela adierazi du. Donostiako Miramar jauregian egin ditu adierazpen horiek. Urkullurentzat “funtsezko eztabaidagaia” da “nazio bateko gizarte desberdinen aitortza”.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista