Skip to main content

Ertzaintzaren kargekin amaitu da berriro ere aurtengo Martxoak 3ko manifestazioa

Politika

Irene Garitagoitia Beitia

2025, mar. 04 - 11:03
Milaka pertsona batu dira martxoak 3ko manifestazioan. Aurten, 1976an egindako ibilbidea errepikatu
dute, San Frantzisko Asis elizatik abiatu eta Katedran Berriraino joan da manifestazioa, martxoaren
5ean egindako hileta omentzeko asmoarekin.
Hasi aurretik, monolitoan omenaldia egin diete eraildakoei bost lagunei eta hauen heriotzak
salatzerakoan poliziak hildako pertsonei ere.
Bigarren urtez jarraian, tentsio uneak bizi izan dira Ertzaintzarekin, manifestazioan, atzealdean
zeunden pertsonen aurka egin du, objektuak jaurti eta edukiontziak irauli dituztela argudiatuz.
Goizean lore eskaintza egin dute poliziak egindako sarraskia gogoratzeko, bertara instituzioak
hurbildu eta gogorarazi dute langileak euren lan baldintzak hobetzeko grebarako oinarrizko eskubidea
baliatzen ari zirenean hil zituztela.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista