Skip to main content

Eneko Anduezak jarraituko du PSE-EEko idazkari nagusi izaten

Politika

Ane Garitaonandia

2025, ots. 17 - 08:02

PSE-EEren hamargarren kongresuan egin dute asteburuan Donostian. Eneko Anduezak alderdiko idazkari nagusi izaten jarraituko du, alderdikideen %95en babesarekin. Gaineratu du “desberdina aitortuko duen Euskadi bat" nahi dutela, eta ez "fronte komunak". Azaldu dute sozialisten helburua jendearentzat kezka-iturri izan daitezkeen arazoak konpontzea dela, hala nola "neurria emango duen Osasun Publikoa", pertsona orok izatea etxebizitza duin baterako aukera, "lan-maila hobeak" eta "lanpostu duinagoak", eta "berdintasun handiagoa" izango duen Euskadi bat eraikitzea, "kalitatezko eskola eta unibertsitate publikoak" bultzatuko dituena.

30 kideko batzordea osatu du Anduezak eta Cristina Gonzalez izango da alderdiko presidente berria. Miguel Angel Morales antolakuntza idazkaria izango da eta Begoña Gil politika instituzionaleko idazkaria.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista