ELAK 1500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatuko du Maiatzaren Lehenean
Politika
Maria Blanco Martin
2026-04-13 14:12
ELA sindikatuak 1500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatuko du Maiatzaren Lehenean 'LGS 1500€: jo ta ke, hemen erabaki arte' lelopean. Sektore feminizatuen egoera "larria" nabarmendu dute, baita bertako langileen eta behargin migratuen arteko soldata-arrakala ere.

















