Skip to main content

Ehunka lagunek babesa adierazi diete ‘Bajadica del Puy’-ko 27 auzipetuei Lizarran

Politika

Ane Garitaonandia

2025, Maiatza 19 - 13:05

Ehunka lagunek babesa adierazi zieten pasaden ostiralean Lizarrako Bajadikako auzipetuei. Izan ere, aurreko urteko jaietan ‘Bajadica del Puy’-n protesta egin izanagatik desordena publikoa egotzi zieten 27 auzokideei. Udaletxe aurrean egin zuten kontzentrazioa, egoera azaldu eta prozesua eteteko eskatuz. Azpimarratu zuten, gainera, Lizarrako ohitura eta usadio den Bajadikaren aurkako eraso argia dela.

Gauzak horrela, karguak kentzen ez badira auzipetuek maiatzaren 22an eta 23an Lizarrako epaitegietan deklaratu beharko dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista