EH Bilduk eta EH Baik udal konferentziak egin dituzte larunbat honetan Azpeitian eta Angelun
Politika
Ane Garitaonandia
EH Bilduk eta EH Baik udal konferentziak egin dituzte larunbat honetan Azpeitian eta Angelun. Aurten lehen aldiz egun berean eta modu partekatuan egin dituzte haien udal konferentziak, lehenengoa EH Bairen kasuan. EH Bilduk III. Konferentzia Munizipalista egin du Azpeitian. Etxebizitza, zaintza, trantsizio ekosoziala eta gobernantza eredua landu dituzte bertaratu diren ia 500 ordezkariek.
Harrera ekitaldian, Azpeitiko alkate eta Eudeleko lehendakariordea den Nagore Alkortak alkateei eta haien taldeei eskerrak eman dizkie, EH Bilduren komunitate osoaren izenenean, haien bizilagunen ongizatea bermatzeko egiten ari diren lana dela-eta, eta fokua etxebizitza politiketan jarri du. Oztopoen, boikoten edo bestelako arazoen gainetik, EH Bilduko alkateek etxebizitzaren arloan duten konpromisoa erabatekoa dela aldarrikatu du Alkortak.
Angelun berriz, datorren urteko herri hauteskundeei buruz aritu dira eta Euskal Hirigune Elkargoari buruz aritzeko baliatuko dituela adierazi dute.