Dagoeneko deklaratu dute Lizarran ‘Bajadica del Puy’-ko 27 auzipetuek
Politika
Irene Garitagoitia Beitia
2025, Maiatza 23 - 14:05
Aste honetako ostegun eta ostiralean deklaratzera hurbildu dira Bajadikako 27 auzipetuak. Desordena publikoa delituagatik izan dira epaituak eta banan-banan pasa behar izan dira epailearen aurretik. Auzipetuek azaldu dutenez, behin deklaratu ostean, euren abokatuak frogak aurkeztuko ditu eta orduan epaileak erabakiko du epaia artxibatu edo ez. Auzipetuek ohartarazi dute, prozesua luzea izango dela eta hortaz, orain, itxarotea tokatzen zaiela.
Prozesuak jarraitzen badu, adierazi dutenez, 27 auzipetuekin edo bakar batzuekin egin dezake aurrera. Era berean, UPNk partidu politiko gisa ala Lizarrako udaletxe gisa jarraitu nahi duen erabaki beharko du, nahiz eta azkeneko hori gertatu dadin bozketa bat egon beharko da plenoan. Horretan nagusitasuna lortuko ez balu, partidu politiko, hau da, UPN bezala jarraitu beharko du aurrera.
Aurreko ostiralean, prozesu judiziala eteteko agerraldi jendetsua egin zuten Lizarrako udaletxe aurrean. Bertara, ehunka lagun hurbildu ziren euren babesa adieraztera. Hala ere, prozesuak aurrera egin du eta 27 lagunek deklaratu behar izan dute.
Iazko Lizarrako jaietan, UPNk txosnak debekatu zituen, horren aurrean ehunka auzokidek `Bajadica del Puy’-n protesta egitea erabaki zuten eta horregatik daude ikerketapean.