Arantza Zulueta eta Jon Enparantzaren aurkako zigorrak berretsi ditu Auzitegi Gorenak
Politika
Xabi Ealo
2026, urt. 08 - 10:01
Espainiako Auzitegi Gorenak Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuen aurkako zigorrak berretsi ditu. 2022an Espainiako Auzitegi Nazionalak zigorra ezarri zien 13/13 auziarekin lotuta, ETAko kide izatea leporatuta, orain, Gorenak berretsi egin ditu, eta Arantza Zuluetak zazpi urte eta erdiko zigorrari egin beharko dio aurre erakunde terroristako kide izateaz gain lehergaiak ere edukitzea egotzi baitzion Auzitegi Nazionalak. Jon Enparantzak, aldiz, lau urtekoa bete beharko du erakunde terroristako kide izatea leporatuta.