François Bayrouren porrota, konfiantza mozioa galdu eta gero
Mundua
Udane Arbeo Astigarraga
2025-09-09 14:51
Frantziako lehen ministro François Bayrouk, astelehen arratsaldean, bere gobernuaren konfiantza-mozioa aurkeztu zuen Asanblada Nazionalean. Helburua, bere aurrekontu-neurriak eta egonkortasun politikoa bermatzea zen. Hala ere, bozketaren emaitzak argiak izan ziren: 364 diputatu konfiantzaren aurka eta 194 alde.

















