EBk, beste behin ere, euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna atzeratu du
Mundua
Ane Garitaonandia
2025, uzt. 18 - 12:07
Beste behin ere, Europar Batasunak euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunari buruzko erabakia atzeratzea erabaki du. Alferrikakoa izan da Fernando Sampedro Espainiako estatu-idazkariaren eskaera, Europako kideei eztabaida "ez atzeratzeko" eskatu baitie.