'Abolizioa' Angela Davisen liburua euskarara itzuli dute
Kultura
Irene Garitagoitia Beitia
2024-10-24 19:28
Amaia Apalauza Ollok egin du itzulpena Katakrak argitaletxearen eskutik. Davisek bizitza osoa eman du arrazakeriaren aurka eta abolizioaren borrokan feminismoaren ikuspegitik. Urte honetan bere azken lana argitaratu du: 'Abolition'. Liburuaren lehenengo itzulpena euskarara izan da. Kartzelen abolizioa du gai liburuak, eta askotariko testuak bildu ditu Davisek bertan.

















