Kirolaren Arbitraje Auzitegiak Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ofizialtasunaren alde egin du
Kirola
Manex Sarasua
2026, urt. 21 - 14:01
Kirolaren Arbitraje Auzitegiak (KAA) Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ofizialtasunaren alde egin du. Kirol Arloan KAA da auzitegi gorena eta auzibideak eragindako gastuengatik, Espainiako eta Kubako federazioek 2.159 euroko kalte ordaina ordaindu beharko diete Nazioarteko eta Euskadiko federazioei.