Euskal Selekzioak debuta egin du Nazioen Ligako lehen partidan eta garaipen bikoitza lortu du
Kirola
Ane Garitaonandia
2025-06-03 10:20
2025eko ekainaren 2a egun historikoa izan da euskal pilotarentzat: Euskal selekzioak lehen aldiz jokatu du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako txapelketa batean, zesta-puntako Nazioen Ligaren lehen ekitaldian.

















