Skip to main content

Euskal pilota sustatzeko elkarlana aurkeztu dute hainbat eragilek

Kirola

Gaizka Leitza Alduncin

2026, urt. 09 - 15:01

Ostegun arratsaldean egindako ekitaldian, Hamaika Telebistak, Izarkom kooperatibak, Goiener kooperatibak, Tokikom-ek eta Gipuzkoako Pilota Federazioak Euskal pilota sustatu eta zabaltzeko adostu duten elkarlan estrategikoa aurkeztu dute. Eragileen hitzetan, euskal pilota euskaldunen ondarea da, eta gaur egungo kirol hegemonikoen testuinguruan, inoiz baino beharrezkoagoa da hura indartzea, ikusaraztea eta balioan jartzea.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista