Skip to main content

Uberren sarrerak Donostiako taxi zerbitzua arriskuan jarri dezake

Gizartea

Ainhoa Lainsa Merino

2026, api. 01 - 15:04

Otsailaren erdialdean, Uber Donostiara iritsi zen eta honen lizentziak zalantzan jarri du hirian jarduteko baimenaren legezkotasuna. Berez, enpresaren jarduera hiriarteko zerbitzura mugatu dute, baina astearte honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, hainbat herritan barne-zerbitzuak ere eman ditu.

Egoera horren aurrean, Iñaki Sanchez Ganuza Donostiako taxi gidariak adierazi duenez, enpresa multinazionala “ez da arauak betetzen ari”, eta oraingoz, administrazioek ez dituzte honen aurrean neurririk hartu.

Sanchezen arabera, egoerak bere horretan jarraituz gero, taxi sektoreak krisian sar liteke, eta horrek gizartean ere eragina izango luke. Horregatik, adierazi duenez, “prest daude borrokatzeko”, baina administrazioen erantzunaren arabera egingo dituzte mobilizazioak. Nolanahi ere, eskaera nagusia argia da: Uberrek ere indarrean dauden arauak bete ditzala.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista