Skip to main content

San Fermin Iruñeko alde zaharretik ibili da

Gizartea

Gaizka Leitza eta Leire Llano

2026, uzt. 08 - 09:07

Beroaren gainetik eta itzal bila San fermin Iruñeko kaleetatik ibili da astearte honetan. Udal dantzari, txistulari, erraldoi eta buruhandien konpartsa eta udalbaltzaren laguntzaz, besteak beste, zeharkatu du alde zaharra.

Aurtengo ibilbidea moldatu behar izan dute udalekoek, izan ere, jendea eguzkitan egotea saihestu nahi izan dute eta horretarako aurreko urteetan egiten diren geldialdiak murriztea erabaki dute, hasierako ordua eta ibilbidea mantenduz.

Goizeko 10:00ak aldera abiatu da Udaletxetik udalbatza prozesioan Joseba Asiron hiriburuko alkatea buru izanda Iruñeko katedraleko kabildoaren bila. Kabildoa jasota San Lorentzo elizara joan da prozesioa eta bertan santua atera da Iruñeko kaleetan barna murgiltzeko.

Ondoren, Kontseiluaren plazan Txantreako Santiago abesbatzak jota abestu du eta hainbat kaleetatik ibili ondoren San Saturninora iristean ibilbideko bigarren eta azken geldialdia egin du prozesioak eta bertan Agur Jaunak abestu zaio santuari eta santua San Lorentzo elizan berriz utzita prozesioak aurrera jarraitu du Iruñeko katedralera iritsi arte. Kuria kalea igotzen bi momentu desberdin bereizi dira; alde batetik erraldoiak eta buruhandiak igo direnean non jendea kantari eta txaloka ibili den, edo buruhandietaz ihesi. Bestetik udalbatza igo denean, non bertaratutakoek udalbatzako hainbat kideei erreferentzia egin diete "UPN kanpora" oihukatuz, Joseba Asiron alkatea txalotu bitartean.

Azkenik, katedraleko ekitaldiarekin bukatu da prozesioa.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista