Skip to main content

Martxoak 8 | Baiona

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2025, mar. 08 - 17:03

Euskal Herriko mugimendu feministak deituta, milaka emakume kalera atera dira martxoaren 8 honetan, Emakumeen Nazioarteko Egunean, "indarkeriarik gabeko bizitza askeak izateko eskubidea" aldarrikatzeko. Baionan, gogoratzen den manifestazio feministarik jendetsuenetako bat izan da, 1300 pertsona baino gehiago bildu baitira. Euskal Herriko Bilgune Feministak deitutako martxa 17:00etan abiatu da geltokitik 'Faxismoaren aurka, ausardia eta aliantza feministak!' lelopean.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista