Izarkomek eta Hamaikak telekomunikazio burujabetzari buruzko solasaldiak abiaraziko dituzte
Gizartea
Maite de Felipe Suso
Izarkom eskolak eta Hamaikak telekomunikazio burujabetzari buruzko podcast solasaldi berriak antolatu dituzte. Hauetan hainbat adituk eta eragilek hartuko dute parte, formakuntzarako eta esku hartze sozialerako baliabideak eskainiz. Solasaldiak publikoarentzako irekiak izango dira, eta hilabete bakoitzeko azken asteazkenean (abendukoa izan ezik) egingo dira Bilboko Izarkomen egoitzan. Astebete geroago, hilabete bakoitzako lehen asteazkenean emitituko dira Hamaikan, 19:00etan eta 21:00etan.
Besteak beste, landuko diren gaiak honakoak izango dira: adimen artifizialaren argi ilunak, fake news-ak, nortasun digitala eta zibersegurtasuna, pantailen inpaktua haur eta gazteengan eta kriptomoda eta diru digitala.
Hitzaldien inguruko informazioa eta izen emateko aukera dago esteka honetan: www.hamaika.eus/saioak/izarkom-eskola.html
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako proiektua da honakoa.