Skip to main content

Hasi dira Baionako bestak

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, uzt. 10 - 13:07

Askatasunaren plaza eta inguruak txuri-gorriz jantzi dira, 2025eko Baionako jaiak ofizialki abiatzeko. Herriko Etxeko balkoian izan da Iñigo Etxezarreta, En Tol Sarmiento (ETS) taldeko abeslaria eta Zurekin batera kantuarekin hunkitu du publikoa. Herriko Etxeko balkoitik jaurtikitako hiru giltzek ireki dute bost eguneko ospakizuna. Baionako errugbi taldeko jokalariek bota dute hiriaren giltza hasiera ekitaldian. Horiekin batera, Camille Lou aktorea eta Joel Doihanburu Frantziako telebista kate publikoko jolas batean garaipen andana eskuratu dituena izan dira aurtengo giltzen arduradun.

Ondoren festa giroa piztu da eta horrekin batera ere, jarraian abiatu dira jai alternatiboak ere. Iruñean ospatzen ari diren sanferminak ere gogora ekarri dituzte eta Lapurdiko hiriburutik ere elkartasuna adierazi diote Palestinari. Kolektiboko kideek gogor salatu dute Israelgo Estatua egiten ari den kolonizazioa, baita garbiketa etnikoa eta apartheida ere, eta estatu sionista "ahultzera" deitu dute. Euskal Herriko ikurren ondoan Palestinako bandera jarrita, gazatarrei elkartasuna adierazi, eta besta beste gisa batean egin daitekeela adierazi dute aurten ere.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista