Skip to main content

Gernikako azokak urriko azken astelehena ospatu du

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2025, urr. 27 - 14:10

Bizkaiko azokarik tradizionalena izaten da Gernikan urriko azken astelehenekoa. Lehen sektoreko profesionalentzat gorriz markatutako eguna izaten da eta astelehen honetan batu dira, herrian zehar jarri dituzten 310 postutan.
Artisauek ere izan dute lekua Gernikan eta 56 postutan izan dira. Ogiak eta pastelak berriz, 42tan saldu dira eta 38 postutan, gaztak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista