Euskaraldia 2025: ia 135.000 lagun, 7.500 entitate eta 450 herri
Gizartea
Irati Alvarez
2025, Maiatza 26 - 13:05
Ia 135.000 lagun, 7.500 entitate publiko eta pribatu eta 450 herri. Horiexek dira Euskaraldiaren laugarren edizioan jasotako datuak. Maiatzaren 25ean amaitu da Euskaraldia, Euskal Herri osoan hamaika egunez gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa erraldoia. Hurrengo egunean, laugarren edizioaren lehen balorazioa egin dute Bilbon Euskaraldiko Koordinazio Mahaia osatzen duten erakundeetako ordezkariek.