ETB3 ez ixteko eskatu dute
Gizartea
Maite de Felipe eta Ainhoa Lainsa
ETB3, haurrentzako euskarazko kateak, emititizeari utzi dio. EITBk hartutako erabakiak euskararen normalizazioari “kalte atzeraezina” sor diezaiokela salatu dute hainbat eragilek astelehen honetan Donostian. Horien artean aurkitzen dira: Pantailak Euskaraz, Aldatu Gidoia, Euskalgintzaren Kontseilua, Euskal Herriko Ikastolak, Sortzen Elkartea, Taupa Mugimendua, Hezten, Gazte Euskaltzaleen Sarea, Steilas eta EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuak.
Prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, EITBko zuzendaritzak erabakia euskalgintzako eta hezkuntzako eragileekin, EITBko sindikatuekin, eta soziolinguintikan aditu direnekin konpartitu eta kontrastatu gabe hartu du.
Eragileen iritziz, gaur egun haurrentzako euskarazko edukiak bakarrik MAKUSI haurrentzako palataforman ikus daitezke, baina soilik gailu adimenduetan. Ildo horretan, EUSTATek zabaldutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko etxeen ia %40k ez du SmartTVrik. Beraz, adierazi dute oraindik ere Euskal Herriko familila guztietara iristeko “oso urrun” dagoela.
Era berean, azaldu dute erabaki honek haurren hizkuntza eskubideetan “zuzeneko” eragina duela, euskarazko kate unibertsal bat desagertzean euskarazko edukiak jasotzeko eskubidea mugatzen zaielako. Horiek horrela, EITBri bere erabakian “atzera egin” dezala eskatu diote. Izan ere, Pantailak Euskarazek 25.000 sinadura bildu ditu 10 eguneko epean, eta horrek, adierazi dutenez, “agerian uzten du gizarteak ez duela erabakia ulertu”.

