Donostiako Alde Zaharreko gazteek guztira 32.000 euroko isuna jaso dute
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
Iazko maiatzaren 29an hamarnaka gazte Donostiako Udal Plenora joan ziren Udal Gobernuari bilera eskaera egiteko eta Guardetxearen esleipen baldintzak adosteko eskaera egiteko. Gazte Asanbladaren arabera, orduko Eneko Goia alkatearen inolako abisurik eta plenoa husteko agindu formalik gabe, Udaltzaingoa bertan zeuden kideen aurka oldartu zen. Ondorioz, pertsona bat atxilotu eta beste bost lagunen kontrako prozedura judiziala zabaldu zuten desorden publikoak, autoritateari atentatua eta lesioak eragitea egotzita. Une honetan, fiskalak egingo dituen zigor eskaeren zain daude, edonola ere, espetxe zigor eskaerak espero dituzte. Horrez gain, Udal Plenora joandako gazteak 800 euroko isunak ari dira jasotzen, horiek denak batuta guztira 32.000 euroko isuna dena.

