Donostiak etxegabetzeak saihesteko neurriak iragarri ditu; Bilbon, andre bat etxegabetu dute
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, urr. 06 - 12:10
Donostiako Udalak etxegabetzeen aurkako neurriak iragarri ditu. Jon Insausti alkateak esan du hirian “etxegabetzeen aurkako ezkutu bat” ezarriko dutela, eta konpromisoa hartu du egoera zaurgarrian dauden herritarrak babesik gabe ez uzteko.
Horretarako, hiriko etxebizitza jabe handiei proposamen bat egin die Udalak. Zehazki, Azora eta Naiz Homes inbertsio-funtsei eskatu die dituzten etxebizitza hutsak alokairu eskuragarrian merkatura ateratzeko, Alokabide programaren bidez.
Baina Alokabide bera ere etxegabetze baten erdigunean izan da gaur Bilbon. Atxurin, hamar urtean etxebizitza babestu batean alokairuan bizi izan den Esther emakumearen etxegabetzea gauzatu dute.