Baionako bestetako Maina prebentzio guneari eraso egin diote
Gizartea
Ane Garitaonandia
2025, uzt. 14 - 09:07
Baionako bestetako indarkeria sexisten Maina prebentzio guneari eraso egin diote ostiralean. Larunbat goizean txokoa guztiz hankaz gora aurkitu zuten, pegatina eta informazio orriak lurrean.
2032 kolektiboak eta partaide diren elkarteek elkarretaratzea egin zuten larunbatean Reduit planzan erasoa salatzeko. Itaiak bere aldetik ere mobilizazioa egin zuen igandean Herriko Etxearen aurrean Indarkeria matxista eta ideia erreakzionarioen kontra antolatzeko deia zabalduz.
Maina gunea hainbat elkartek kudeatzen dute, Herriko Etxearen babesarekin, bestetan indarkeria sexista prebenitzeko xedearekin. Profesionalak eta boluntarioak egoten dira bertan, bestazaleei informazioa eman, hezi edo babesteko.