Antiabortistek klinikaren aurrean isilean otoitz egiten zutela azaldu dute epaiketaren bigarren saioan
Gizartea
Maite de Felipe Suso
2025-11-18 14:44
Askabide klinikaren aurrean protesta egiten zuten antiabortisten aurkako bigarren epaiketa eguna izan da astearte honetan. Saioan, 21 akusatuek deklaratu behar zuten, baina euren abokatuek egindako galderei bakarrik erantzutea erabaki dute.

















