1.200 alegazio baino gehiago aurkeztu dituzte Las Karreras auzoko saihesbidearen aurka
Gizartea
Irati Alvarez
2025, Maiatza 20 - 12:05
Stop Variante Las Karreras plataformak 1.200 alegazio baino gehiago aurkeztu ditu astelehen honetan Abantoko Udalean, Las Karreras auzotik 10.000 ibilgailu igarotzeko aurreikusi duten 1,2 kilometroko saihesbide-proiektuaren aurka. Herri-ekimenetik adierazi dutenez, «alegazioen kopuruak argi eta garbi islatzen du herritarrek saihesbidearekiko duten gaitzespen zabala».

