Skip to main content

Etxebizitza, lana, feminismoa, autogobernua eta ultraeskuina, Naizen hauteskunde eztabaidan

Politika

Udane Arbeo Astigarraga

2026-11-26 13:02
Etxebizitza, lan baldintzak, feminismoa eta autogobernua. Azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen atarian, gai horiek izan dituzte hizpide NAIZ Irratiak antolatutako eztabaidan. Baina elkarrizketaren atzean kezka nagusi bat egon da: eskuinaren eta ultraeskuinaren balizko gobernuak ekar ditzakeen ondorioak. Peli Lekuonak gidatuta, lau alderditako ordezkariak bildu dira: EH Bilduko Mikel Otero, PSEko Jose Ignacio Asensio, Fronte Zabaleko Ivens Perez Garcia eta Podemoseko Maite Gartzia. EAJk ez du parte hartu, eta PPk ez dio gonbidapenari erantzun.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista