Atzerritarrei buruzko Araudiaren erreforma berriak giza eskubideetan atzera egin duela salatu dute
- Bideoa:
Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadi erakundeek giza eskubideen arloan beste atzerapauso bat izan dela salatu dute, zehazki Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren azken erreforman izan da. Erakundeek azaldu dutenez, Migrazio eta Asilorako Europako Ituna abian jartzeaz gain, erreforma berri hori ere aintzat hartu behar da. Gaineratu dute, Lege berri horren neurriek gero eta gehiago zigortzen eta kriminalizatzen dituztela errefuxiatuak eta migratzaileak eta beraz, horrek, zaildu egiten duela Euskadin nazioarteko babesa eta bizimodu duina izatea.
Testuinguru horretan hainbat pertsonen errealitatea ikusarazi nahi izan dute, esaterako Oscarrena. Duela hiru urte eta erdi heldu zen Espainiara eta legearen artikulua aldatu denez Nazioarteko Babesaren eskaeran atzera egin behar izan du. Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko zuzendari den Javier Canivallek aitortu duenez, errotze bidezko bizileku-baimena lortzeko, pertsonek herrialdean bizi izan direla frogatu dezaketen denboraren zenbaketa hartzen da oinarri. Beraz, adierazi du, erreforma nazioarteko babesa eskatzeko eskubidea erabiltzen dutenei ezarritako zigorra dela, eta, premiazkoa dela politika horiek iraultzea Euskadi segurua, babeslea eta diskriminaziorik gabea eraikitzeko.
- Created on .