Greba mugagabeari ekin diote Tubos Reunidoseko langileek astelehen honetan
Ekonomia
Maite de Felipe eta Mikel Lopez
2026, mar. 16 - 12:03
Tubos Reunidoseko langileek greba mugagabeari ekin diote astelehen honetan. Goizeko lehen orduan dozenaka behargin bildu dira Amurrioko fabrikako piketean, eta udalerri honen eta Laudioren arteko errepidea moztu dute.
Enpresako zuzendaritzak iragarritako Enplegu Erregulaziorako Espedienteak 301 langile kalean utziko lituzke, eta horren aurka borrokan daude beharginak.

