Euskal gehiengo sindikalak 18.316 sinadura bildu ditu Nafarroan Gutxiengo Soldata propioaren alde
Ekonomia
Uxue Garro
2025, aza. 28 - 13:11
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk 18.316 sinadura bildu dituzte Nafarroan, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propio baten alde. Ostiral honetan entregatu dituzte firma guzti hauek Nafarroako Parlamentuan, aipaturiko ekimena babestuko duen Herri Ekimen Legegilea martxan jartzeko asmoz. Bildutako kopuruak hirukoiztu egin du eskatutako gutxiengoa eta udako hiru hilabeteetan lortu dituzte.
Behin sinadurak entregatuta, parlementuko talde guztiei, VOXi izan ezik, bilera egiteko eskatu diete, HEL honek ahalbidetuko lukeen legearen tramitazioa martxan jar dezaten.